EUSKARALDIA(Z)

Recientemente ha finalizado la campaña Euskaraldia 2020,
«un ejercicio social para cambiar los hábitos lingüísticos entre los hablantes que entienden el euskara» y que se ha desarrollado entre el 20 de noviembre y el 4 de diciembre.

He de confesar que nunca me ha gustado el tono de la campaña, y sobre todo, ese reglaje de «inscripción» que recuerda a las listas de adhesiones nacionalistas ( y no precisamente «periféricas») del siglo pasado ; y mucho menos la «señalización» por medio de pins , y no tanto por lo que de positiva puede tener sino en su lectura negativa: pareciera como si quien no la hace patente no está a favor del euskera.

Aun así, he intentado colaborar en la campaña desde este pupitre electrónico con dos columnillas que no han obtenido sino un eco neutro, cuando no de soterrado reproche, por lo que en su momento yo mismo las eliminé de la parrilla. Ahora las vuelvo a publicar porque me lo han pedido algunos (buenos) amigos y una (mejor) amiga, y para que conste.

Por otro lado, no seré yo quien tercie en las discusiones que se han producido a raíz de la política lingüística que se deduce de la última reforma educativa :se ha escupido demasiada metralla tonta, simplona y mal informada, incluso por parte de un Premio Nobel,acompañada de valoraciones políticas oportunistas de todo tipo.

Me gusta el euskera, en sí mismo y porque sí, y no le doy más denotación que su disfrute, incluso cuando connotativamente lo utilizo o lo he utilizado como herramienta de trabajo, un poco como hacía mi abuelo Ataúlfo Urmeneta y como lo hacen otras gentes , que no necesariamente se sienten vascas…

Dena dela, hona hemen sutabetxo horiek…

EUSKARALDIAK. 1. IDEOSFERAK

Esplanade Roland Barthes (Baiona)

Roland Barthesek, Le neutre (1) liburuan, “ideosfera” ideologia baten hizkuntza-sistemari izendatzen dio . Alde horretatik,  “Ideosfera” bakoitza doxa bihurtzen da, hau da, lengoaiaren sistema berezi bat, unibertsala eta naturala erabiltzen dutenentzat.

Eta gehitzen du: “Ideosfera   bere lana egiten duen hizkuntza-sistema bat da, hau da, irauteko gaitasuna daukana: iraupenak ez du frogatzen bere egia, bere erresistentzia baizik».

Ideosfera batzuk oso ezagunak dira, hala nola erlijio tradizionalak. Baina beste batzuk ez dira halakotzat hartzen. Adibidez, erlijio zibil deritzenak (nazionalismo, sozialismo, feminismo, ekologismo…)

Itxura guztien arabera, ideosferak beharrezkoak dira nolabaiteko segurtasun ontologiko eta soziala izateko, baina horrek ez luke eragotzi behar ideologien hizkuntza-tresna gisa hartzea, eta haien mugak onartzea: batez ere, irismen handiko akordio politikoak lortzeko.

Horretarako, lehenengo pausoa litzateke onartzea hain unibertsal, argi eta naturala dirudiena ,oso partikularra, eztabaidagarria eta kulturala izan daitekeela.

Ideosferak!

(1) Barthes, R. 2002. Le Neutre. Paris: Seuil /2004. Lo neutro. Siglo XXI Editores Argentina S. A

EUSKARALDIAK.2. GIZAKI ELEKTRONIKOA

1990eko Gabonetan dena prest zegoen World Wide Web – www-, edo Internetaren jarduerari ekiteko .Urte batzuk geroago, 2004an, Facebook sortu zen Harvardeko ikasle batzuen eskutik, eta, 2007ko krisiaren ondoren, planeta osora zabaldu zen, Instagram edo Whatsapp bezalako plataforma batzuk bereganatzen. Aldi berean, hainbat euskarri informatiko sortu ziren, merkataritzaren, hezkuntzaren edo informazioaren alorrean erabiltzeko.

Hala ere, COVID-19 pandemia aukera ezin hobea izan da mundu elektronikoa zabaltzeko, eta, hain zuzen, lehen aipatutako Mark Zukerbergen taldeko enpresek 2020an 2019an baino %50 gehiago fakturatu dute. Aldi berean, baliabide digitalek ere gorakada handia izan dute bideratzeko tele-lana, tele-hezkuntza, tele-merkataritza eta baita tele-sexua ere.

Horrela, mundu digitala mundu enpirikoaren bikoizketa bihurtu da, eta pixkanaka sortu da indibiduazio-modu berria: gizaki elektronikoa edo Zoon elektronikón ( Huici-Davila, 2016). Gizabanako hori beti sarean dago, etengabe konektatuta, espazioan eta denboran deskokatuta, eta bere sozialtasun-eremua sarean duen aktibazioarekin lotzen da, horretarako, lan-memoria mugatua erabiliz.

Izateko eta harremanak bideratzeko modu berri hori COVID-19 pandemiak eragindako gizarte-murrizketen ondorioz are bizkorrago ezartzen ari da, ez da desagertuko eta, beraz, oso kontuan hartu beharko da etorkizunean.

2 respuestas a «EUSKARALDIA(Z)»

    1. Euskararen erabilera sustatzeko oinarriak baditugula uste dut: hezkuntzaren eta mundu profesionalaren profilak; euskaltegietarako dirulaguntzak; musika, arte, antzerkia, zinema eta edizioa bermatzeko laguntzak, eta abar…Daukaguna, benetan, aprobetxatu beharko litzateke, boluntarismo programatu eta enblematikoa alde batera utzita…

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.